Gonbidapenak bihartik, zirku ikuskizunerako

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 15a, 00:00

Abuztuaren 28an, 'Express' zirku emanaldia izango da Atsegindegin. Online zein Biterin eskura daitezke gonbidapenak.

Udako kultur programazioaren barruan, Cía Faltan 7 zirku konpainiak Express ikuskizuna aurkeztuko du Atsegindegin, abuztuaren 18an, arratsaldeko 20:00etan. Gonbidapenak bihartik aurrera egongo dira eskuragai www.hernani.kultura.eus webgunean edota Biterin, ohiko ordutegian. Era berean, orain arteko emanaldietarako bezala, pertsona bakoitzak, gehienez ere, 4 sarrera hartzeko aukera izango du.

Emanaldiak aho zabalik utziko du ikuslegoa, zirku diziplina ugari ikusiko baitira Atsegindegin. Besteak beste, akrobaziak, malabaristak, kaxak, kulunkak, edota barra estatikoa. Hori ez ezik, umorea protagonista izango da. Izan ere, mezularitza-agentzia bateko eguneroko pasadizoak irudikatuko dituzte, eta denetarik ikusiko dute ikusleek.  Gainera, Mónica Suarez taldeko kideak Kronikari aurreratu zionez, «haurrentzat, gazteentzat zein helduentzat» prestatutako pieza da. Horregatik, herritar guztiak gonbidatu dituzte emanaldira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!