«Errehabilitazio energetikoarekin guztiok irabazten dugu»

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 14a, 00:00
Birgaitze energetikoa fatxada aireztatuko sistemarekin.

Grupo Kursaal enpresa hernaniarra aitzindaria izan da Euskadiko birgaitze energetikoan SATE eta Fatxada aireztatua sistemen bidez. Egindako lanak fruituak eman ditu, eta gaur egun izen handia lortu du fatxadak birgaitzeko isolamendu termikoa erabiltzen duten enpresen artean. Are gehiago, erreferentea da euskal lurraldean, bertako eraikin enblematikoenetan egin baitu lan. Gainera, bere lanek erakusten dute erabilitako bi sistemekin aukera tekniko ezin hobeak eta diseinu arkitektoniko paregabeak lortzen direla.

Duela hamarkada batzuetatik hona, enpresaren helburua da eraikinak efizienteagoak, jasangarriagoak eta osasungarriagoak izatea. Hori ez ezik, bizi-kalitatea hobea eskaintzen duten eraikinak sortzea ere da taldearen jomuga. Hor hartzen dute erantzukizuna errehabilitazioko espezialista gisa, eta arlo hori bideratzen dute kalitate energetiko handiko, ingurumen-inpaktu txikiko eta osasungarritasuneko estandarretara.

Horrez gain, etxebizitzetan material naturalen erabilera behar bezala gauzatzeko eta sustatzeko eta prozesuak ikertuz, Kursaalek balio erantsia du: proiektuak eta obrak kalitatez eta ingurumenarekiko konpromisoarekin egitea lortzea.

Hori dela eta, duela hamarkada batetik, bi lan-ildo jarri dituzte abian: Kursaal Green eta Kursaal Premium, hobetzeko ahalmen handia duten eraikinei irtenbidea emateko, eta aurrezpen, erosotasun eta osasun garrantzitsuak lortzeko jauzi kualitatiboa egiteko.

Horregatik guztiagatik, Kursaal Taldea enpresa iraultzailetzat jotzen da sektore horretan, eta hainbat birgaitze egiten ditu patologia larriak dituzten eraikinetan, konpontzeko ia ezinezkoak ziruditenak. Ildo horretan, Hernanin, azken urteotan, bizilagunen komunitate askok konfiantza izan dute ibilbide luzeko kaudimena duen eta estatu mailan garrantzitsuenen artean dagoen enpresa honengan.

Funtsezkoa da birgaitze energetikoa ikustea kalitatean eta eraginkortasunean egindako inbertsio gisa; eta ez, ordea, alferrikako gastu batean moduan. Testuinguru horretan, birgaitze energetikoarekin denok irabazten dugu, aurreztea lortzen dugulako, ongizate handiagoa lortzen dugulako eta ingurumena hobetzen laguntzen dugulako. Hau da, eraikuntza-parkearen birgaitzea abian jarrita, jasangarritasunaren hiru alderdiak sustatzen ditugu: alderdi ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!