'1620 Loraldia' erakusketa, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 14a, 00:00

Hernani Errotzenek antolatuta, 1620 Loraldia erakusketa izango da Biterin, abuztuaren 27ra arte. Nafarroako estatu independentearen azken mendea dute hizpide, «guztietan loriatsuena eta oparoena den arren, ezezagunena ere badelako». Hori guztia azaltzeko, guztira 24 panel sortu dituzte, irudiz zein testuz hornituta. Aritz Ibarrak egin ditu panelak, eta Nabarraldek idatzi ditu testuak. Euskeraz daude idatzita, baina frantsesera zein gaztelaniara ere itzuli dituzte. Herritarrak bertaratzera animatu ditu Hernani Errotzenek, eta erakusketa «berritzailea» zein «interesgarria» dela aurreratu dute. Biteriko ohiko ordutegian egongo da ikusgai: goizez 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldez, 16:30etatik 20:00etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!