Zapatisten bisitaldia prestatzeko bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 12a, 00:00

Zapatisten «bizitzaren aldeko» bidaia babesteko mobilizazioa.

Goiz Eguzkin elkartuko dira guztia antolatzeko, eta 19:00etan jarri dute horretarako hitzordua. 

Zapatistek antolatutako Bizitzaren aldeko Bira Euskal Herritik igaroko da. Horren bueltan, Hernanin ere babesa adierazi nahi diete; eta horretarako, bilerak antolatu dituzte, norbanakoek zein herriko taldeek ongietorria prestatzen laguntzeko. Hurrengo bilera gaur izango da, Goiz Eguzkin, arratsaldeko 19:00etan.

Landuko diren gaiak hainbat dira. Batetik, zapatisten birari buruzko azken berriak zeintzuk diren azalduko dute. Bestetik, bisita gidatuari buruzko proposamen berri bat aurkeztuko dute. Horren ondoren, zapatisten egonaldia prestatzeko egin beharrekoak aztertuko dituzte; besteak beste, aterpea, janari bilketa, bidaiak eta abar. Horrez gain, bisita egunerako ekitaldien egitaraua zehaztuko dute. Eta, azkenik, zapatisten egonaldia egun erdi bat gehiago luzatu daitekeen edo ez erabakiko dute.

Hari beretik, gaiari buruz informazioa eskuratu nahi dutenek edo edozein zalantza dutenek, zapatisten webgune ofizialean dute hori argitzeko aukera: www.viajezapatista.eu.

Zapatistek munduko bost kontienteetara iritsi nahi dute bira honetan, eta «traba eta oztopo ugari» izaten ari diren arren, argi utzi dute beraien nahia dela «Europara heldu eta irailerako birari ekitea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!