Nafar Errenazimenduaz '1620 Loraldia' erakusketa, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 11a, 00:00

Hernani Errotzenek 1620 Loraldia erakusketa antolatu du, eta abuztuaren 27ra arte egongo da ikusgai Biterin. Aritz Ibarrak sortutako 24 panelen bidez eta Nabarraldek euskeraz idatzitako testuekin (itzulpena gaztelaniara eta frantsesera), Nafarroako estatu independentea ekarri dute gogora; «denetan loriatsu eta oparoena izanagatik ere, Nafarroako estatu independentearen azken mendea ezezagunena da gure artean», aurreratu dute sinopsian. «Europan ematen ari zen Errenazimentuaren aroari begiratzen zion estatu garaikidea zen, beldurrik gabe aurrera egiten zuena, bere eskubideez kontziente eta harro», gehitu dute.

Horren guztiaren berri emateko sortu dute, hain justu, erakusketa; eta bertaratzeko deialdia luzatu diete herritarrei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!