Igandera arte dago aukera, Tilos 7 Pasa pala txapelketan izena emateko

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 10a, 00:00

Joan den urtean, Covid-19a medio, bertan behera gelditu zen Tilos 7 Pasa txapelketa. Aurten, ordea, egoera hobetu denez, ez du hutsik egingo. Aurtengo edizioa, 10garrena, iraila eta urria bitartean jokatuko da, ezohiko datetan. Gainera, antolatzaileek aurreratu dute normalean baino motzagoa izango dela. Dena den, aurreko edizioetan bezalaxe, lau mailatan ariko dira: lehenengo mailakoa, bigarren mailakoa, neskena, eta herrikoia. Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek, WhatsAppez idatzi behar dute, 697 607 879 telefono zenbakira.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!