Antzerkia, piragua, bertsolaritza eta beste asko, Doberarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 10a, 00:00

Mendiriz Mendirekin irteera, Onddira.

Udako oporrak ederki asko gozatu dituzte aurtengoan, Doberako udalekuetan izena eman duten gaztetxoek. Denetarik egiteko aukera izan dute uztaileko azkeneko astean eta abuztuko lehenengoan.

Oraingo honetan, udaleku irekiak prestatu ditu Doberak, eta bi txandatan antolatuta, egunero kirol zein kultur jarduerak izan dituzte gazteek. Hain justu, herriko elkarteekin elkarlanean, dantza, antzerkia, piraguismoa, mendi irteerak edota bertsolaritza izan dituzte programazioan.

Egun paregabeak bizi dituzte guztiek; eta, horregatik, Doberako kideek eskerrak eman dizkie partehartzaileei eta elkarte zein norbanako guztiei: Ttarla, Oriamendi 2010, Iraulio Panttalone Bertso Eskola, Mendiriz Mendi, CDHko Atletismo Saila, Hernani Saskibaloi Taldea, Ainara Dantza Eskola, Kaxkardi, Hernaniko Irristaketa Taldea eta Itziar Lamuedra. 

Irristaketa saioa, kiroldegiko pistan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!