Xabat Pastorrek eta Iker Imazek bandera, Rianxon

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 9a, 00:00

Donostiarrakoak garaipena ospatzen, Iker Imaz eta Xabat Pastor tartean direla. Argazkia: Eusko Label Liga

Donostiarrarekin lortu zuten garaipena, larunbatean, Eusko Label Ligan. ETE Ligan, beste bandera bat lortu du Tolosaldeak.

Garaipen haundia lortu zuten Xabat Pastor eta Iker Imaz arraunlari hernaniarrek larun­batean, Donostiarra traineru­a­rekin, Eusko Label Ligan. Bandera irabazi zuten Galizian, Ri­anxon, segundu erdiko tarte­arekin nagusituta Santurtziri. Horrela, ezin estuago, denboraldiko aurreneko bandera astindu zuten. Atzo, berriz, laugarren sailkatu ziren Boiron. Bi emaitza horiekin, sailkapen nagusiko laugarren postura igo dira, eta ohorezko txandan ekingo diote datorren asteburuan. Ondarroa, berriz, zazpigarren izan da bi egunetan, Ivan Lopez hernaniarra tartean zela.

ETE Ligan, berriz, denboraldiko zazpigarren bandera lortu zuen Tolosaldeak, larunbatean Ondarroan, Eider Barba eta Enara Villena hernaniarrekin. Hibaikako laukote hernaniarra (Uxue Alberdi, Garazi Arabiotorre, Ihintz Larrañaga eta Jone Pastor) hirugarren izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!