Hileta umoretsua, Atsegindegin egin zutena ere

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 8a, 00:00

Protagonisten arteko eztabaidak eta egoera xelebreak sortu zituen Dimitri aitonaren hiletak, ikuskizunaren hasieratik.

Hileta bat izan zuten aurreko igandean, Goizuetako eskolako patioan; eta beste horrenbeste egin zuten herenegun Hernanin, Atsegindegin. Eta Tio Teronen Semeak taldearena xelebrea eta umoretsua izan bazen, ez zen serioagoa izan Che y Moche antzerki konpainiarena, El funeral ikuskizunean. Dimitri aitonaren hileta egin zuten bertan, eta nahikoa izan zen aitona nor zen eta protagonistak nondik zetozen aurkeztea, ikusleen aurreneko barre algarak eragiteko. Umoreari zuzeneko musika fina gehituta, Atsegindegi bete eta herritarrak gozarazi zituzten lau protagonista xelebreek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!