Gizon bat jipoitu eta mugikorra lapurtu zioten ostegun gauean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 7a, 00:00

Dirudienez, lau gizonezko izan ziren erasotzaileak, eta horietako bat atxilotu zuen Ertzaintzak. Ospitalera eraman zuten erasotua.

Eraso bat izan zen ostegun gau­ean, Hernaniko Montebideo ka­lean. Ertzaintzak jakinarazi du­enez, gizonezko bat jipoitu zuten beste lau gizonezkok, eta telefono mugikorra lapurtu zioten.

Ustezko erasotzaileetako bat handik gertu topatu zuten erasoaren ondoren, eta atxilotu egin zuen Ertzaintzak. Erasotua, berriz, ospitalera eraman zuten zaurituta, kolpeen eraginez.

Gaueko 22:45ak aldera izan zen erasoa. Inguruko bizilagunen bost telefono dei jaso zituzten, Hernaniko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, gizon bat bortizki erasotu zutela esanez; eta erasoaren tokira bertaratu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!