Neska infantilen futbol taldea osatzeko deialdia egin du CD Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 6a, 00:00

Bi urtez neska infantilen futbol talderik gabe egon ondoren, talde hori berreskuratu nahi du CD Hernanik aurten. Eta horretarako, deialdia luzatu diete 2008an eta 2009an jaiotako neskei, animatzeko. Jakinarazi dute, oraindik ere badagoela tokia, eta taldean parte hartu nahi izanez gero, klubarekin jarri daitezke harremanetan, info@cdhernani.com helbidera idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!