'El funeral' antzerki musikala, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 6a, 00:00

Udako kultur programazioaren barruan, El funeral antzerki musikala eskainiko du Che y Moche konpainiak, gaur. Atsegindegin izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita. Dimitri aitonaren hileta da emanaldiaren abiapuntua, baina egoera sinestezinak sortuko dira, hasiera batean xinplea dirudien tramatik. Doakoa da sarrera, baina aldez aurretik eskuratu behar da, kultura.hernani.eus webgunean edo Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!