Dimitri aitonaren hiletatik abiatuta, antzerki musikal umoretsua bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 5a, 00:00

Aktoreetako bat, antzezlaneko eszena batean. Argazkia: Daniel Martorell

'El funeral' emanaldia eskainiko du Che y Moche konpainiak, 20:00etan hasita Atsegindegin.

Bihar izango du segida Hernaniko udako kultur programazioak, eta antzerki musikala prestatu dute oraingoan: El funeral ikuskizuna eskainiko du Che y Moche konpainiak. Atsegindegin izango da hori, arratsaldeko 20:00etan hasita.

Doakoa izango da emanaldia, baina bertan egoteko, aldez aurretik eskuratu behar dira gonbidapenak, Biteri kultur etxean (09:00-14:00 edo 16:30-20:00) edo kultura.hernani.eus webgunean. Lau sarrera eskuratu ditzake pertsona bakoitzak.

Gaztelaniaz izango da antzezlana, eta hileta bat izango du abiapuntu: Dimitri aitonarena. Itxuraz sinplea da trama, baina sekulako nahaste bilakatuko da, eta egoera sinestezinak sortuko ditu. Horrela, «ahaztezin» bilakatuko da hileta, umorea nagusi izango duen emanaldian. Horretan lagunduko dute zuzeneko musikak, eta antzezleek ikusleekin bilatuko duten interakzioek.

Orain arteko kultur emanaldietan bezala, osasun neurriak bete beharko dituzte ikusleek, biharko antzezlanean ere. Aulkietan eserita egon beharko du­te saioak iraun bitartean, eta sarrera eta irteerak kontrola­tuko dituzte, jende pilaketak saihesteko. Gainera, gel desinfektatzailea erabili beharko dute eskuak garbitzeko, sartzera­ko­an zein irteterakoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!