Ordu erdiko txistu saioa Sandiusterrin, eta txaloak eta irrintziak bueltan

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 4a, 00:00

Txistu doinuekin alaitu zieten Madalen eguna Sandiusterriko bizilagunei.

Sandiusterrira gerturatu ziren Hernaniko Txistulariak, Madalen egunez, uztailaren 22an. Eta adinekoen egoitzaren atarian, ordu erdi luzeko emanaldia eskaini zieten bertako bizilagunei, eguna txistu doinu atseginekin alaitzeko.

Ez zen nolanahikoa izan, ordea, txistulariek jaso zuten esker ona: txaloak ez ezik, irrintziak ere eskaini zizkieten, txistu doinuei erantzunez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!