Ikusmina Atsegindegin, Bilaka kolektiboaren saio bereziarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 3a, 00:00

Bilaka kolektiboko dantzariak, Atsegindegin, bi dantza pieza berezietako bat eskaintzen.

Dantza emanaldi berezia eskaini zuen Bilaka kolektibo baionarrak, uztailaren 24an, Atsegindegin. Euskal dantzaren sustraiak eta egungo adierazpen abangoardistak uztartuta, bi ikuskizun plazaratu zituen: Distantzian eta Besaide. Ohiko dantza moldeetatik kanpokoak izan ziren biak, eta ikusmina sortu zuten. Izan ere, dozenaka herritar elkartu ziren, aulkiekin borobil bat osatuta, dantzaleku inprobisatuaren bueltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!