Gimnasia erritmiko eta akrobatikoan, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 3a, 00:00

Izenemate epea zabaldu du Hernani Gimnastika Kirol Klubak, datorren denboraldian gimnasia erritmikoa edo akrobatikoa egin nahi duten guztientzat. Internet bidez egin daitezke, hernanigimnasia.com webgunean. Ordutegiei eta taldeei buruzko informazio gehiago jaso nahi duenak, posta elektronikoz idatzi dezake, helbide honetara: hernanigimnasti­ka@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!