'Só' zirku-antzerki ikuskizunak algarak eragin zituen

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 2a, 00:00

Xampatito Patoren zirku-antzerkiak ikusleekin jolasten du.

Pasa den ostiralean, Só zirku antzerkiak Atsegindegin herritarren algarak sortu zituen. Milaka kaxaz inguratutako pertsonaia obsesibo eta zorrotzak, barrea eragin zuen, kaxek sortutako jolas eta kaosetik. Nahiz eta hitzik gabea izan, ikusleekin harreman estua izan zuen eta bertaratutakoek gozatu zuten. Adin guztietako jendea hurbildu zen. Abuztuaren 7an El funeral musika eta antzerkia eskainiko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!