Pertseidak, abuztuaren 12an

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 2a, 00:00

Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek antolatuta, abuztuaren 12tik 13rako gauean Izarren behaketa: Pertseidak egingo da Chillida Lekun. Laser erakusle baten eta ikusteko pantaila duen teleskopio baten laguntzaz, konstelazioak behatzen lagunduko dituzte partehartzaileak. Hodeiak egonez gero, zeruan proiektatuko da programa informatiko baten bidez eta jarduera honek bi orduko iraupena izango luke. Ateak 21:00etan irekiko dira eta lau orduko iraupena izango du. Sarrerak 10 euro balio du eta Biterin lortu daitezke.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!