'1620 loraldia' erakusketa jarriko da ikusgai Biterin asteartetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 1a, 00:00

Nafarroako Luis II.ak amaitu zuen erreinuarekin.

Nafar errenazimentua Euskal Herrian izango da gaia eta abuztuaren 27ra arte egongo da.

Abuztuaren 3tik 27ra, biak barne, erakusketa berritzaile bezain interesgarria egongo da ikusgai Hernaniko Biteri Kultur Etxean, egunero, goizeko 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara. 1620 loraldia izenburupean Nafar errenazimentua Euskal Herrian izango da gaia. 


Hernani Errotzenek antolatzen du eta beraien hitzetan, «denetan loriatsu eta oparoena izanagatik ere, Nafarroako estatu independentearen azken mendea, ezezagunena da gure artean. Europan ematen ari zen Errenazimentuaren aroari begiratzen zion Estatu garaikidea zen, beldurrik gabe aurrera egiten zuena, bere eskubideez kontziente eta arro, berezko hizkuntzaz lotsarik gabe hitz egiten ziona munduari. Ezbairik gabe, hura izan zen politikoki, kulturalki eta sozialki, Nafarroako estatu independentearen garairik aurrerakoienetakoa».


Panel edo posterren irudiak Aritz Ibarrak egin ditu eta testuak Nabarraldek. Erakusketa euskaraz egina da, 23 panel eta sarrerakoarekin 24 dira. 70 x 180 cm2 dute neurria. Alboetan gaztelaniazko eta frantzesezko laburpen bana dute.


Antolatzaileek jendea bisitatzera animatzen dute. «Interesgarria izango da». Bisitaldira musukoa jarrita egitea derrigorrezkoa da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!