Fernando Ros 'Naparra' gogoratu zuten 35. urteurrenean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 31a, 00:00

Fernando Ros 'Naparra'ren lagunak urtero bezala omendu zuten bere laguna.

Fernando Ros gogoratu zuten lagunek asteazkenean Antziolako Bidebieta plazan dagoen monolitoan. 35 urte bete dira hil zela eta aurten ere omenaldia Hernanin bertan egin da pandemia egoera ikusita. Lore eskaintza egin zioten eta Antton Garinek bi bertso eskaini zizkion. Ondoren, Eusko Gudariak abestu zen, eta Nafarroako eta Euskal Herriko ikurriñak  eskuetan familia argazkia atera zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!