Donostiako Klasikoak trafiko aldaketak eragingo ditu larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 29a, 00:00

Donostiako Klasikoak Hernaniko kaleak zeharkatuko ditu etzi, larunbatean. Trafikoan eragina izango du, bereziki Latsunbe kalean. Kale hasierako aparkalekuak libre utzi beharko dira, Sorgintxulotik datozen txirrindularien segurtasunerako. Biribilgunetik aurrera, aparkalekuak dauden egoeran mantenduko dira, eta azkeneko zatian, Elkanotik Agustindarren plazarako kale zatia ere kotxerik gabe egongo da. Ema­ku­mez­­koen lasterketa goizeko 10:45ak aldera pasako da, eta goizeko 10:00etan ibilbideko sarrera guztiak moztuta geratuko dira. Gizonezkoena, aldiz, 14:50e­tan sartuko da Her­nanin, eta 14:00etan moztuko dituzte ibilbideko sarrera guztiak. Gizonezkoen lasterketa pasa orduko, Latsunbe kalean aldatu edo libre utzitako aparkalekuak ohiko zentzura itzuliko dira, eta trafikoa normaltasunera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!