Beñat Leiza Sestaon ariko da

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 29a, 00:00

Amorebietako Twitter kontu ofizialak larunbatean iragarri zuenez, Beñat Leiza futbolari hernaniarrak Sestao River taldean jokatuko du utzita datorren urtean. Jokalaria urtebeterako egongo da utzita, eta Espainiako Hirugarren Mailan jokatuko du datorren denboraldia. Beñatek ezker hegalean jokatzen du, eta Amorebietarekin Bigarren Mailara igotzea lortu du aurten. «Emandako erraztasun guztiak eta gure proiektuaren alde egindako apustua» eskertu nahi izan zuen Sestaok, komunikatu baten bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!