Abuztuan ez da etxez etxeko banaketa zerbitzurik izango

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 29a, 00:00

Irailaren 20an ekingo zaio berriz ere zerbitzuari, herriko komertzioetan; eta etenaldiaren aurretik erabiltzeko azkeneko eguna bihar izango da.

Hernaniko Udalak, Berriak elkartearekin elkarlanean, Hernaniko komertzioen erakusleiho digitala (hernanin.eus) eta banaketa sistema jarri zuen martxan otsailean; eta jakinarazi dute, abuztuan ez dela etxez etxeko banaketa zerbitzurik izango. Opor egunak hartuko ditu zerbitzuak, hilabete osoan zehar. «Jakinarazi nahi dizuegu, banaketa zerbitzuak atseden bat hartuko duela abuztuan, eta irailaren 20an ekingo diola berriro. Beraz, kontuan izan zerbitzua erabiltzeko azkeneko eguna uztailaren 30a dela».

Nolanahi ere, Merkataritza Sailetik animatu nahi dituzte herritarrak proiektu hau sustatzen jarrai dezaten, eta oraindik izenik eman ez duten establezimenduei ere luzatu diete gonbitea: «edozein informazio nahi izanez gero, Merkataritza Sailarekin harremanetan jar zaitezkete, Biterin, edo postaz elektronikoz merkataritza@hernani.eus helbi­dera idatzita. hernanin.eus webgunean ere aurkitu daiteke».

Harrera ona izan du Hernaniko merkataritza sektoreko banaketa zerbitzuaren proba pilotuak, otsailean martxan jarri zutenetik. «Gaur egun, balantzea positiboa dela esan dezakegu, banaketen kopuruak gora egin baitu hilero», azaldu dute zerbitzuaren arduradunek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!