'Singular Chillida Leku' jaialdia gaur hasi eta hiru egunez luzatuko da museoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 29a, 00:00

Paco Ibáñezek bihar eskainiko du kontzertua, Chillida Lekun.

Lehenengo aldiz opera bat eskainiko dute gaur, 20:30etatik aurrera, bertako zelaian: Pucciniren 'La Bohème opera'. Paco Ibañez eta Xoel Lópezek ere kontzertuak eskainiko dituzte.

Singular Chillida Leku programazioa gaur hasi eta hiru egunez luzatuko da, larunbatera arte. Bi kontzertu eskainiko dira, eta lehenenego aldiz, opera batek hartuko du Chillida Lekuko zelaia. Aurreneko emanaldia gaur izango da, eta operak emango dio hasiera Singular Chillida Leku programazioari.

Puccciniren La Bohème opera, bertako protagonista nagusi bilakatuko da 20:30etatik aurrera. Izan ere, museoan, opera egiten den lehenengo aldia izango da; «opera bikaina, ikuspegi berri eta garaikide batetik ezagutzea proposatzen digun ekoizpena izan­go da», azaldu dute antolatzaileek. Museoko jardina izango da eszenatokia.

Sarrera 60 euro dira, eta eskuragarri daude Chillida Lekuren webgunean (museochillidaleku.com), sarrerak saltzeko pla­­taforman. Sarrerak egun oso­­rako balio duela azaldu dute, «museoaz gozatzeko aukera ere eman nahi dugulako». 

Paco Ibañezen kontzertua bihar, eta etzi Xoel Lópezek eskainiko du azken kontzertua

Singular Chillida Leku programazioaren barruan, beste bi kontzertu eskainiko dira bihar eta etzi. Paco Ibáñezek eskainiko du lehenengoa bihar, eta bidaia bat aurkeztuko du, Vivencias kontzertu bikain batekin, bere ibilbide artistikoa eta bizitza markatu duten abestien bidez. Hori 19:00etatik aurrera izango da.

Etzi, Singular Chillida Lekuri amaiera emateko, Xoel Lópezen kontzertua ikusteko, entzuteko eta gozatzeko aukera izango dute bisitariek, museoan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Iberoamerikako eszena independenteen artista adierazgarriena da Xoel López; «proposamen arrakastatsu eta parte -hartzailea da, eta biraren egun guztietako sarrerak jada agortzen ari dira», jakinarazi nahi izan dute Singular Chillida Lekuko antolatzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!