Uztaileko Plenoa gaur, telematikoki

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 27a, 00:00

Gaur egingo du uztaileko Plenoa, ohiko deialdian, Hernaniko Udalak. Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta aurrekoak bezala, telematikoki egingo dute. Bederatzi puntu dauzkate lantzeko; tartean, zenbait udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren adjudikazioa, Plenoen ordu aldaketa, eta PSE-EE udal taldearen mozio bat, bide publikoan ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak instalatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!