Juan Mari Arrillaga txapeldun, Dardo Kopan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 26a, 00:00

Juan Mari Arrillaga txapelduna, Atxurreko dianaren ondoan.

Aurreko asteburuan jokatu zuten azken fasea, Atxur tabernan; eta Xabi Andres eta Iker Alberrori hartu zien aurrea.

Aurreko asteburuan bukatu zuten 2021 denboraldia, Hernaniko Dardo Kopan; eta Juan Mari Arrillaga izan da aurtengo txapelduna, Xabi Andres 'Petxuga'ri eta Iker Alberrori aurrea hartuta.

Haiek osatu zuten podiuma, azken faserako sailkatu ziren zortzi jokalarien artean. Atxur tabernan jokatu zuten hori, eta egurtasun neurriak tarteko, kanporaketa for­matuan jokatu zituzten play offak, txapelduna erabakitzeko. Arrillaga izan zen onena, zortzien artean.

Aurtengoa bukatuta, datorren denboraldira begira jarri dira dagoeneko. Udazkenean hasiko da, eta parte hartu nahi duten guztiei luzatu diete gonbitea. Interesa dutenak, Atxur tabernatik pasa daitezke, eta Jose Ignacio Ormaetxeak emango die informazio guztia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!