Aukera oraindik, atletismo udalekuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 25a, 00:00

Atletismo udalekuak antolatu ditu CD Hernaniko Atletismo Sailak, aurten ere; eta apuntatzeko epea luzatu egin dute, beste astebetez. Bi txanda izango dira: abuztuaren 2tik 13ra aurrenekoa, eta abuztuaren 16tik 27ra bigarrena, goizeko 09:30etatik 13:30etara. 2007 eta 2013 urteen artean jaiotakoek hartu dezakete parte, eta izena emateko, atletismoudalekuakcdh@gmail.com helbidera idatzi behar da. Txanda bakoitzeko prezioa 70 eurokoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!