Isuna ordaintzeko, diru bilketa martxan oraindik

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 24a, 00:00

Uztailaren 31ra arte dago ekarpena egiteko aukera, Jauregin etxe bat okupatzeagatik ezarritako isuna ordaintzen laguntzeko.

Maiatzean ezarri zien 11.000 euroko isuna epaileak Hernaniko bi gazteri, «Jauregin abandonatutako etxe bat okupatu eta berregokitzen saiatzeagatik», Hernaniko Gazte Asanbladak gogo­rarazi duenez. Eta isuna ordaintzeko, diru bilketa kanpaina jarri zuten martxan, «elkartasuna antolatuz isunari aurre egin eta auzipetutako kideak babesteko». Horrela, ekainaren hasieran jarri zuten martxan crowdfundinga, hilabete osorako ekintza programarekin batera.

Ordutik, 5.000 euro baino ge­hiago bildu dituzte, Gazte Asanbladak jakitera eman duenez; «baina helburua lortzeko bide­an, azken bultzada bat egitea dagokigu», nabarmendu du.

Horregatik, dei egin diete he­rritarrei, diru bilketan parte hartzen jarraitzeko, crowdfundingaren bitartez edota Gazte Asanbladako kideek eskuragarri jarriko dituzten bono-laguntzen bitartez. Uztailaren 31ra arte dago aukera, crowdfundingean parte hartzeko. Lotura honetan sartu daiteke zuzenean, ekarpena egiteko.

«Denon artean egingo diogu aurre errepresio ekonomikoari», nabarmendu du Gazte Asanbladak. Eta dagoeneko ekarpena egin duten herritarren laguntza eskertu du: «eskerrak ematea dagokigu, orain arte ekimen desberdinetan zein diru bilketan ekarpena egin duzuen herritarrei», adierazi du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!