Entzumen-prozesaketa faltaren adierazgarriak

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 24a, 00:00

Pertsona asko etortzen zaizkigu kontsultara, esanez entzun bai, baina ez dutela ulertzen.

Haietako askok, ez dute ulertzen entzumen faltagatik, jasotzen duten seinalea ez delako behar bezain altua. Baina beste kasu batzuetan, nahikoa entzuten dute, baina ez dute ondo deszifratzen, jasotzen duten mezu hori. Kasu horietan, ziurrenik entzumen-prozesaketa falta izango da kon­tua. Adibide bat jarriko dizuet: irratia ondo entzuteko, bi gauza behar ditugu; irratia behar adinako bolumenarekin jartzea, eta ondo sintonizatuta egotea. Entzumen-prozesaketa, hain justu, sintonizatzeaz arduratzen da; jasotzen dugun seinalea ondo prozesatzeaz.

Entzumen-prozesaketa faltaren adierazgarri dira honakoak:

-Hitzezko argibideak jarraitzeko zailtasunak

-Zer? eta eh? askotan errepikatzea solasaldietan

-Ahotsa bereizteko zailtasuna, bereziki zarata denean

-Arreta mantentzeko defizita/hiperaktibitatea

-Hitzezkoa garbi ez jasotzea

-Izenak eta tokiak memorian gordetzeko zailtasuna

-Hitz eta zenbaki sekuen­tziak errepikatzeko zailtasuna

-Hizkeran eta hizkuntzan atzerapenak

Zailtasun horiek edozein adinetan eman daitezke, eta kasu askotan, entzumena entrenatuz lagundu diezaiekegu. Hori bada zure kasua edo inguruko norbaitena, pozik lagunduko dizuegu.

Jai zoriontsuak izan!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!