«Kursaal Taldearentzat harro egoteko modukoa da balio sozial haundiko talde hernaniarra babestea»

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 24a, 00:00

Joseba Gurutz Elosegi eta Josu Hernández lankidetza-hitzarmena sinatzen.

Errehabilitazio enpresa hernaniarra, Grupo Kursaal, azken denboraldietan Hernani Club Rugby Elkartea babesten ari da, nazioartean ezaguna den taldea, lehiaketa bakoitzean Hernaniren balioa eta esentzia erakusten duena.


Hernaniko errugbi kluba profesionalki hazten ikusi du Kursaal enpresak, Hernanin jarri zenetik, eta hernaniar gizarteak, eta gure lurraldetik kanpo ere nabarmendu dira.


Horregatik, babesletza hau esker ona ere bada. «20 urte baino gehiagoz gure aurrerapenaren lekuko izan diren bezala, orain guri dagokigu talde hau hazten ikustea», adierazi dute Kursaal Taldeko kideek.


Kursaalentzat, Euskadiko errehabilitazioaren sektorean erreferentziazko enpresa den aldetik, harro egoteko modukoa da Hernani CRE bezalako kirol talde bat babestea. Lankidetza mota horiek, halaber, balio sozial haundia duten hurbileko eta etxeko proiektuetan txertatzeko modu bat dira.


Gainera, Hernani CRE eta Kursaal Taldea puntu komun ezberdinek batzen dituzte. Hala nola talde-lana, iraunkortasuna eta seriotasuna. Hurrengo QRan informazio gehiago aurkitu daiteke.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!