Tijero eta Macicior hirugarren, Zarautzen

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 23a, 00:00

22-18 irabazi zuten hirugarren posturako partidua hernaniarrek, Frontoi Txikiko Txapelketan, Aizpuru eta Arrillagaren kontra. 

Semifinaletan galdu izanaren penari, buelta eman zioten asteazkenean Garbiñe Tijero eta Enara Macicior hernaniarrek, Frontoi Txikiko Txapelketan; eta ondo bukatu dute torneoa: 22-18 irabazi zuten hirugarren posturako partidua, Amaia Aizpuru azkoitiarraren eta Idoia Arrillaga debarraren kontra.


Partidu luzea izan zen hori ere, ordubete ingurukoa; baina oso maila onean aritu ziren bi hernaniarrak. Gogorra izan zen hasiera, eta askotan izan ziren markagailuan berdinduta. Baina ondoren, pare bat tantoren aldea hartu zuten hernaniarrek, eta horri eutsi zion bukaerara arte, partidua irabazteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!