Santio Txapelketako semifinaletan gaur, hiru hernaniar

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 22a, 15:57

Villabonako frontoian ariko dira, arratsaldeko 18:30etan hasita, Xabier Apaolaza, Anartz Oiartzabal eta Jon Jara.

Santio Txapelketa ari dira jokatzen hiru esku pelotari hernaniar, Villabonan, jubenilen mailan; eta semifinalak izango dituzte gaur arratsaldean. 18:30etan izango dira, Villabonako frontoian.

Aurreneko semifinalean, Xabier Apaolazak eta Anartz Oiartzabalek jokatuko dute, Behar Zanako Olasagastiren eta Iraolaren kontra. Partidu lehiatua eta berdindua espero da. Eta bigarrenean, Jon Jara ariko da, Gaztelekuko Belokirekin batera, Alde Zaharrako Olaizolaren eta Sorondoren kontra. Kasu horretan, hernaniarra eta andoaindarra dira faborito, finalera sailkatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!