PCR probak egiteko karpa lapurtu dute gauean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 22a, 11:28

Anbulatorioaren atzeko aldean PCR probak egiteko prestatu duten gunean, bertan jarrita zeukaten karpa eraman dute gauean, anbulatorioko langileek jakinarazi dutenez.

Euripean aritu dira PCR probak egiten gaur goizean, Hernanin. Izan ere, anbulatorio atzean PCR probak egiteko prestatuta daukaten gunean, karpa lapurtu dute gauean, anbulatorioko langileek Kronikari jakinarazi diotenez.

Izan ere, karparik gabe aurkitu dute gunea, gaur goizean lanera azaldu direnean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!