Agur jendetsua Musika Bandak, Severino Vazquezi

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 22a, 00:00
Atsegindegi bete zuten herritarren, larunbatean, Musika Bandaren udarako kontzertuaz gozatzeko.

Egungo egoeran kontzertu guztiak badira bereziak, are bereziagoa izan zen Hernaniko Musika Bandak larunbatean eskaini zuena, Atsegindegin: Severino Vazquezen azkeneko emanaldia izan zen, 60 urte baino gehiagotan bandako kide izan ondoren. Eta musikarekin ez ezik, plaza bete zuten he­rritarren txaloekin jantzi zuten Vazquezen azkeneko saioa. Agur jen­detsua eman zioten Musika Bandak eta herritarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!