Beherapen Azokarekin, herriko 12 establezimenduk aterako dituzte produktuak kalera, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 22a, 00:00
Orekan Dietetikak Plaza Berrin jarritako postua, duela bi urteko Beherapen Azokan.

Berriak elkarteak antolatuta, udarako beherapenen azoka jarriko dute herriko kaleetan, gaur egun osoan zehar, eta bihar goizean. Komertzioen kanpoaldera aterako dituzte produktuak, establezimenduek.

Udarako Beherapen Azoka antolatu du Berriak Hernaniko merkatari eta ostalarien elkarteak, asteari errematea jartzeko. Gaur eta bihar izango da, herriko kaleetan zehar, eta 12 establezimenduk hartuko dute parte: Eukene, Hiru, Ibai-Mendi, Kera, Kuluska, Laket, Mahuka, Marna, Orekan Dietetika, Termas Decoración, Urrats eta Valen.


Horiek guztiek, komertzioen kanpoaldera aterako dituzte beraien produktuak, udarako be­he­rapenekin. Gaur, egun osoan zehar egongo dira postuak kalean; eta bihar, berriz, goizean jarriko dituzte.


Aurreko urtean ezin izan zuten Beherapen Azoka egin, pandemiaren eraginez; baina urtero jarri izan dute, Plaza Berrin, udarako merkealdien harira. Oraingoan, Plaza Berrin beharrean, establezimendu bakoitzaren kanpoaldean topatuko di­tuzte udarako txolloak, gerturatzen diren herritarrek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!