Beherapen azoka bihar eta etzi, kalean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 21a, 00:00

Beherapen azoka antolatu du Berriak elkarteak, aste honetarako. Ostegunean eta ostiralean izango da, eta komertzioen kanpoko aldera aterako dituzte beraien produktuak, herriko 12 establezimenduk: Eukene, Hiru, Ibai-Mendi, Kera, Kuluska, Laket, Mahuka, Marna, Orekan Dietetika, Termas Decoración, Urrats eta Valen. Ostegunean, egun osoan zehar izango da beherapen azoka bisitatzeko aukera; eta ostiralean, goizez jarriko dituzte postuak kalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!