Udalekuetan izenematea zabalik, taldeak osatu arte

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 21a, 00:00

Epea luzatu du Doberak, taldeak osatu bitartean: sei toki daude libre datorren asterako, eta beste hiru hurrengorako.

Datorren astean hasiko dira uda­leku irekiak, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta. Eta izenematea atzo bukatu bazen ere, aukera dago oraindik, epea luzatu baitu Doberak, taldeak osatu arte. Zehazki, sei toki daude libre datorren asteko taldeetan, eta hiru toki hurrengo asteko txandan. Beraz, interesa dutenek, dobera.eus webgunean daukate apuntatzeko aukera.

Uztailaren 26tik 30era izango da aurreneko txanda, eta abuztuaren 2tik 6ra bigarrena. Egunero, 09:00etan elkartuko dira, eta 13:30ak arte, denetik egingo dute: antzerkia, euskal dantza, erremontea, atletismoa, bertsolaritza, irristaketa, saskibaloia... Horretarako, herriko elkarte eta taldeekin aritu da elkarlanean Dobera, udalekuen antolaketan.

Aste bakoitzeko prezioa 60 eurokoa da (Doberako bazkideen kasuan 50 euro); eta bi asteetarako izena emanez gero, 110 euro dira (Doberako bazkideentzat 90 euro). Informazio gehiagorako, deitu 943 33 27 99 edo 662 406 692 telefonoetara, edo idatzi mezua dobera@dobera.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!