Final laurdenetako beste hiru partidu, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 20a, 11:53

Zikuñaga Papelera Txapelketan, 18:00etan hasiko da jaialdia, kiroldegiko frontoian. Manex Martin eta Oier Alegria hernaniarrak ariko dira kadeteetan, Azkoitiko Aldazabal eta Egañaren kontra.

Final laurdenetako beste hiru partidu jokatuko dira gaur, Zikuñaga Papelera Txapelketan. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia, eta aurreneko partiduan, Manex Martin eta Oier Alegria hernaniarrak ariko dira, kadeteetan, Azkoitiko Aldazabal eta Egañaren kontra.

Ondoren, jubenilen bigarren mailakoa izango da: Murumendiko Usabiaga eta Leunda, Oiarpeko Ubiria eta Aranbururen kontra. Eta azkenik, nagusien bigarren mailako final laurdena jokatuko dute: Oiarpeko Etxabe eta Salaberria, Belokiko Viana eta Agirreren kontra.

Aurreko egunetan, beste hainbat partidu jokatu dira, horiek ere final laurdenetakoak. Umore Onako Legarretak eta Sotilek ezin izan zuten garaipena lortu kadeteen bigarren mailan, eta 15-18 galdu zuten Epleko Lizarazu eta Berozen kontra. Jubenilen lehenengo mailan, Gaztelekuko Kerejetak eta Belokik irabazi zuten, Oiarpeko Zabaleta eta Landaren kontra (18-10). Eta nagusien bigarren mailan, Intxurreko Zabala eta Galarza nagusitu ziren, Intxurreko Oiarbide eta Zubiriren kontra (18-12).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!