Hiru urrezko domina Enaitz Goñik Euskal Herriko igeriketa txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 19a, 00:00

Enaitz Goñik hiru urrezko domina lortu ditu Euskal Herriko igeriketa txapelketan, absolutu mailan, Santurtziko igerilekuan. 1.500 metro, 400 metro eta 200 metro libreetan lortu ditu hiru dominak eta beraz txapeldun irten da hiru probetan. 200 metro libreetan egin zuen denborarik aipagarriena 1:54.37rekin. Bere denborarik onenetik hiru segundura geratu zen proba luzean, 16:08ko denbora eginez, eta segundu bat gehiago 400ean, 4:06rekin. Bestetik, Xabier Huitzi ere egon zen Santurtzin partehartzen 50 eta 100 tximeleta probetan. 14garren eta 15garren amaitu zuen bere markarik onenak eginez, 1:04.16 eta 28.66ko denborekin.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!