Jara-Etxarri eta Deskarga-Erauskin finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 19a, 00:00
Etxarri atzelaria pelota jotzen.

Deskarga-Erauskin kadeteek eta Jara-Etxarri jubenilek Papelera Zikuñaga Txapelketan finalerdietarako txartela lortu dute. Asteburuan jokatutako final laurdenetan bi partiduak irabazi zituzten hernaniarrek. Jara eta Etxarrik, jubenil 2garren mailan, 18-15 gainditu zituzten Sasiain eta Ibarluzea (Abantzu) partidu ikusgarri eta berdindu batean. Kadeteen lehenengo mailan lan errazagoa izan zuten Deskarga eta Erauskinen eta 18-3 irabazi zuten Ilunpeko, Lizaso eta Larrañagaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!