Mikel Camposek brontzea, Espainiakoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 19a, 00:00
Mikel Campos, podiumeko hirugarren postuan.

16 urtez azpiko txapelketan, 300 metroko lasterketan lortu du domina. 

Lleidan Espainiako 16 urtez azpiko Txapelketa jokatu da asteburuan eta Mikel Campos hernaniarrak brontzezko domina lortu du 300 metrotan. Euskal Herriko txapelketan 100 eta 300 metroetan urrea irabazi eta gero itxaropentsu joan zen Katalunia aldera eta finalera sailkatu bakarrik ez, brontzea ere lortu zuen atzo C.D. Hernaniko korrikalariak. 


Podiumera igo zen Biel Cirujeda eta Koji Pérezekin batera. Urrea, Cirujedak eraman zuen 35.23ko denborarekin eta zilarra Pérezek, 35.41eko denbora eginez. Mikel Camposek bere markarik onena egin zuen larunbatean, finalerdietan, 35.73ko denboran erlojua geratuz. Igandeko finalean 35.89rekin amaitu zuen hirugarren postuan. 


Euskal Herriko txapelketa 37.57rekin irabazi zuen eta beraz hobekuntza nabaria izan da. Ia bi segundutan hobetu du denbora hori. Denboraldi ezin hobea osatu du lasterkari hernaniarrak hainbat txapelketa eta domina irabaziz

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!