Uztaileko egitaraua azken astean da

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 19a, 00:00

Gaztelekua udako programaren azken astean sartuko da gaur eta ondoren oporrak hartuko dituzte. Gaur Donostian, piraguismo ikastaroa izango dute eta 15:20etan geratu dira Biteri ondoko autobus paradan. Bihar, asteartean, eskalada egingo dute Santa Barbaran eta 16:30etan geratu dira Gaztelekuan. Ostegunean kanpoko udal igerilekuetara joateko geratu dira, goizeko 11:00etan Gaztelekuan bertan eta amaitzeko ostiralean bazkaria, slack line eta henna tailerrak izango dituzte Ave Marian, 11:30etan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!