'Incansables'-en diska-liburua, salgai

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 18a, 00:00

Incansables txarangak 50 urte bete zituen pasa den urtean. Hau ospatzeko asmoarekin, urteurren berezia izateko eta orain arteko historia memorian geratzeko, diska-liburua kaleratu zuten. Plaza Berriko kioskoan lehenengo sorta agortu eta gero, bigarren sorta jarri da salgai 20 eurotan. Txarangaren diskoetan bildutako bederatzi abestik osatzen dute diskoa. Liburuan beraien historia bildu dute, eta hainbat pasadizo eta anekdota kontatu dituzte.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!