Babestutako edukia-Auditek

Zure audifonoak ondo mantentzeko aholkuak

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 18a, 00:00

Oraingo honetan, audifonoak ondo zaintzeko aholku batzuk elkarbanatu nahiko genituzke zuekin. 


Komeni da, egunerokotasun bat sortzea zuen audifonoak zaintzeko. Hortzak garbitzeko ohitura bezala bihurtu dadin. 


Audifonoak, gaur egun, eguneroko bizimoduaren higadurari aurre egiteko eginak daude, baina hauen iraupena, audifonoak zaintzeko moduaren araberakoa da. 


Hauek dira audifonoak zaintzeko gomendio batzuk: 


Gorde beti leku berean
Pilak, asteko egun finko batean aldatu, adibidez astelehenean. Edo bateria gauez kargatu. 
Audifonoak pilak baditu, tapa ireki hezetasunari irteten uzteko, edo bestela, hezetasuna kentzeko gailua erabili. 
Saihestu hondarra, eguzkitako krema eta itsasoko ura. 
Saihestu makillajearekin kontaktua, laka edo gainontzeko edertasun produktuak. 
Audifonoak soinetik kentzean, garbitu, beti garbitu. 
Garbitu paperezko zapi batekin eta likido desinfektatzailearekin, argizaria kentzeko. Eta horrez gain, hilabetean behin gomendatzen da filtroak aldatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!