Argazkilaritzari buruz saioak, Nagore Legarretak

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 18a, 00:00
Nagore Legarreta

Hiru saio esperimental eskainiko ditu Ordizian, Oiangu baserrian: uztailaren 31n, abuztuaren 21ean eta irailaren 25ean. 

Udan adin guztietako pertsonentzako argazkilaritza lantegi esperimentalak antolatu ditu Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak. Ordizian, Oianguko baserrian eramango dira aurrera goizetan. 


Eskuekin aritu, probatu, inprobisatu eta sortzeko guneak izango dira. Argigrama lantegia izango da lehena, uztilaren 31n, goizez, 10:30etatik 13:00etara.
Bertan bat bateko irudiak sortuko dituzte, inguruan aurkitzen dituzten materialak, argazki papera, argia eta errebelatzeko kimikoak erabilita.


Abuztuaren 21ean ontziekin egindako argazki kamerekin argazkiak egin eta errebelatuko dituzte. Irailaren 25ean, material ezberdinekin, diapositibak sortu eta proiektu egingo dituzte.  

Lantegiek 35 euroko prezioa dute eta izena emateko 665 728 061 telefonora deitu daiteke edo nagore.legarreta@gmail.com helbidera idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!