Uda Hernanin programa gaur zabalduko da Musika Bandaren kontzertuarekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 17a, 00:00

Uda Hernanin ekimenaren lehen kultur emanaldia, gaur izango da, eta Hernaniko Musika Bandak eskainiko du. Arratsaldeko 19:30etan, udako kontzertua eskainiko du Atsegindegin, eta gainera Severino Vazquezen azken kontzertua izango da; «60 urtez bandako kide izan ondoren». 60 urte baino gehiagoz musikagintzan aritu ondoren bere zigilua utzi du Hernaniko bandan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!