Bira zapatista antolatzeko bilera, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 17a, 00:00

Zapatistek uda honetan Gipuzkoan egin behar dituzten bisitaldiak prestatzen hasteko asmoz hiru bilera egin dira. Gaur Hernanin egingo da, goizeko 11:00etan (Goiz Eguzkin). Batzar hauetan Gipuzkoako hainbat herritan sortu diren ekimenak koordinatzen ari dira dena prest egon dadin zapatisten ordezkariak gure lurraldera iristen direnerako. Bisita hauek Europan barrena antolatu duten Bira Zapatistaren baitan egingo dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!