Hernaniko bikoteak finalerdien bila, gaur Papelera Zikuñaga Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 17a, 00:00
Manterola eta Urdanpilletak irabazi egin zieten, Martin eta Alegria taldekideei.

Deskarga eta Erauskin kadeteek arratsaldean eta, Jara eta Etxarri jubenilek goizean jokatuko dituzte finalerdiak. 

Hernaniko pelotariak txapelketa pribatu ezberdinak ari dira jokatzen eta Papelera Zikuñaga Txapelketan, kadeteen lehenengo mailan, pasa den astezkenean, Manterola eta Urdanpilleta finalerdietara sailkatu ziren, Martin-Alegria taldekideei 6-18 irabazi ondoren. 


Atzo, Hernaniko frontoian beste lau partidu jokatu ziren eta gaur bost partidu gehiago jokatuko dira. Goizean, 11:00etan hasita hiru daude iragarrita eta arratsaldean, 16:30etan hasita beste bi izango dira. 


Kadeteetan, Deskarga eta Erauskinek Ilunpeko Lizaso eta Larrañagaren aurka jokatuko dute arratsaldean.


Jubeniletan, goizean, Jon Jara-Unai Etxarri, Sasiain-Ibarloza (Abantzu) bikotearen aurka arituko dira. Hernaniarrek irabazten badute finalerdiak jokatzeko sailkatuko dira.


Villabonako Txapelketan, Xabier Apaolaza eta Anartz Oiartzabal jubenilak, Aburuza eta Jauregiren aurka arituko dira (Behar Zana) eta irabaziz gero finalerdiak jokatzeko sailkatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!