Hernaniko Udal Kiroldegiak antolatzen dituen ikastaroetan izena eman daiteke gaurtik, irailaren 15era arte. Udal Kiroldegiko bulegora bertaratuta, aurrez hitzordua eskatuta (943 55 21 85) edo webgunearen bidez eman daiteke izena. Bertan igerilekuko, fitness aretoko eta aire libreko ikastaroak daude.