San Fermin txapelketaren bi finalak gaur jokatuko dira Galarretan eta Zubiri, B finalean ariko da

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 14a, 00:00

Urriza-Aizpuru III.ak, Ansa II-Labakaren kontra jokatuko dute A finalean eta Urrutia II-Martirenak, Loitegi-Zubiriren aurka, B finalean.

San Fermin txapelketa urtero Huarteko Euskal Jai frontoian jokatu izan da, baina pandemiaren eraginez 2021ean Galarretan ari dira jokatzen. Azken ia 20 egunetan ligaxkako eta finalerdietako partiduak eta gero, bihar izango dira finalak 17:00etatik aurrera..

Bi final dira, A eta B mailetakoak eta azken honetan Zubiri goizuetarrak txapela irabazteko aukera izango du. Loitegirekin batera, atzelari goizuetarrak Urrutia II eta Martirenaren aurka ariko dira jaialdiko hirugarren partiduan. Ligaxkako azken jardunaldian Loitegi eta Zubirik 27-30 irabazi zuten, baina Urrutia II eta Martirenak finalerako txartela lortua zuten, 27-26 aurreratu zirenean.

Final nagusia, Urriza eta Aizpuru III.ak, Ansa II eta Larrañagaren aurka jokatuko dute jaialdiko bigarren partiduan. Urriza aseezina da eta azken txapela guztiak irabazi eta gero beste txapela bat lortu nahi du. Orain gutxi Sagardoaren Txapelketan Urriza eta Ansaren arteko finala jokatu zen eta berriz errepikatuko da aurrelari berdinen borroka. Hala ere, oraingoan atzelariak ezberdinak dira. Orduan Zaldua eta Labaka ziren bikotekideak eta oraingoan maila altuagokoak dira. Ligaxkan Urriza eta Aizpuruk 30-25 garaitu zituzten Ansa eta Larrañaga, baina Juanenea eta Barrenetxeak ere garaitu zituzten ligaxkan eta ondoren finalerdian beraiek irabazi zuten. Partidu parekatua espero da.

 

Finalerako pelotak aukeratu zituzten atzo

Lau bikoteek atzo aukeratu zituzten, Galarretan bertan, finalerako pelotak. Bakoitzak gehien komeni zaion materiala banatu zuten saskitik. Ansa eta Larrañagak, Urriza jokoan ahalik eta gutxien sartzeko lau pelota aukeratu zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!